Uztarria Komunikazio Taldeko emakumeok greba egingo dugu bihar

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2018-03-07 19:20

Uztarria Komunikazio Taldeko langile guztiak emakumeak gara, eta lantaldeak bat egiten du biharko, martxoaren 8ko, nazioarteko greba feministarekin. Dena den, komunikabide gisa, gure erantzukizun soziala dela iruditzen zaigu Emakumeen Egunerako prestatutako deialdien berri ematea, eta, horregatik, gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu Uztarriak. Hain zuzen ere, Uztarria.eus atarian eguneko deialdien jarraipena egingo dugu, baina gainontzeko lanak egin gabe geldituko dira.

Egitarau bateratua

Martxoaren 8ra eta 9ra begira, egitarau bateratua prestatu dute Azpeitiko mugimendu feminista osatzen duten eragileek eta norbanakoek. Honako hau da egitaraua, osorik: 

Martxoak 8, osteguna: 

12:00etan, mosaikoa eta luntxa, plazan.

17:00etan, transexualitateaz hitzaldia, Emakumeen Txokoan.

18:30ean, elkarretaratzea, plazan.

19:00etan, Donostiako mobilizaziora joateko autobusa. 

Martxoak 9, ostirala:

18:00etan, Gizonak eta feminismoa hitzaldia, Gaztetxean.

20:30ean, jantoki begetarianoa, Gaztetxean. 

Ondoren, Olor taldearen kontzertua.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa