Jonathan Terron jiu-jitsuko Espainiako txapeldunari harrera egin diote udal ordezkariek

Uztarria.eus | Kirolak | Argazkia
2018-03-07 16:04

Espainiako Jiu-jitsu Txapelketa irabazi berri duen Jonathan Terron Azpeitiko bizilagunari harrera egin diete udal ordezkariek gaur eguerdian udaletxean. Joan zen otsailaren 26an jokatu zen Espainiako IX. Jiu-jitsu Txapelketa Guadalajaran (Gaztela-Mantxa, Espainia), eta Master 2 mailako pisu astun-ertaineko helduen kategorian aise nabarmendu zen Terron. Udal ordezkariek eskerrak eman dizkiote Terroni, "Azpeitiaren izena zabaltzeagatik".

Joan zen urtean Europako II. Brazilian Jiu-jitsu Txapelketa irabazi zuen Terronek. Honako lotura honetan irakur daiteke joan zen astean Gipuzkoako Hitza astekarian argitaratu zuten Azpeitiko jiu-jitsuko harrobiari buruz egindako erreportajea.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa