Zabalik da kultur taldeek eta auzoetako festen antolatzaileek diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus | Udala | Artikulua
2018-03-07 15:44

Apirilaren 6a izango da eskaerak egiteko azken eguna, eta egun horretara bitartean udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera orria. Udalak, guztira, 47.500 euro bideratuko ditu kultur taldeetara eta auzoetako festen antolaketara.

Herriko kultur taldeek eta auzoetako festen antolatzaileek dagoeneko eska ditzakete jarduerak antolatu ahal izateko diru laguntzak. Apirilaren 6a izango da eskaerak egiteko azken eguna, eta egun horretara bitartean udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera orria. Udalak, guztira, 47.500 euro bideratuko ditu kultur taldeetara eta auzoetako festen antolaketara.

Josu Labaka Kultura zinegotziak azaldu duenez, urteko jarduerak egin ahal izateko "baliabideak bermatzea" da udalaren helburua: "Herriko kultur taldeek dinamika bizia dute. Ziur, asko direla urteko ekintzak antolatuta eta zehaztuta dituzten taldeak, eta urteko jarduera horiek aurrera eramatea nahi dugu laguntzen bidez". Ainara Larrañaga zinegotziak esan duenez, laguntza horiek ohiko ekintzetara zuzendutakoak badira ere, ekintza berezietarako ere badituztela azaldu du. "Urteko ekintzetatik aparte zerbait berezia antolatu nahi duten taldeek udalera jo dezakete beren asmoa azaltzera, ekintza berezietarako ere badugu-eta diru poltsa bat". Bi ziengotziek herriko kultur dinamikaren "sostengu" diren kultur taldeen eguneroko lana eskertu dute.

Diru laguntza jakin horien gaineko informazio guztia honako lotura honetan irakur daiteke.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa