Irakurketa dialogikoari buruzko tailerra izango da ostegunean Liburutegian

Uztarria.eus 2018ko mar. 9a, 10:50
(Argia.eus)

Irakurmena lantzeko eta suspertzeko asmoarekin antolatu dute saioa, eta Xabier Iturbek gidatuko du. Tailerrak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu, eta dagoeneko eman daiteke saiorako izena Udal Liburutegian. 18:00etan hasiko da tailerra.

Literatur solasaldi dialogikoari buruzko tailerra antolatu du Udal Liburutegiak datorren asterako. Irakurmena lantzeko eta suspertzeko asmoarekin antolatu dute saioa, eta Xabier Iturbek gidatuko du. Tailerrak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu, eta egitasmoa gurasoentzat, irakasleentzat eta irakurmen prozesuarekin interesatuta dauden herritarrentzat izango da.

Martxoaren 15ean, ostegunez, izango da saioa, 18:00etan hasita, eta dagoeneko parte hartzeko izena eman daiteke Udal Liburutegian bertan.