Auto batek eta furgoneta batek istripua izan dute Loiola parean

Uztarria.eus 2018ko mar. 7a, 12:39

Forum dendaren parean izan da ezbeharra, 10:00 aldera. Emakume bat Zumarragako Ospitalera eraman dute, arin zaurituta. Errepidea zabalik dago.

Auto batek eta furgoneta batek istripua izan dute Loiolan, Forum dendaren parean, 10:00 aldera. Emakume bat Zumarragako Ospitalera eraman dute, arin zaurituta. Uneotan (11:30), errepidea zabalik dago gune horretan.