Emakumeen Eguneko egitasmoekin bat egin du Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2018-03-06 17:14

Emakumeen Egunaren atarian, "pentsio eskasarekin" bizi diren emakumeen eta alargunen egoera salatu dute elkarteko kideek. Horrez gain, etxeko egitekoen eta zaintza lanen banaketa ere izan dute hizpide, eta esan dute horien lan karga "handiena" emakumeek hartzen dutela.

Etzi, martxoak 8, Emakumeen Eguna dela-eta herriko eragileek antolatu dituzten egitasmoekin bat egin du Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Horrez gain, "pentsio eskasarekin" bizi diren emakumeen eta alargunen egoera salatu dute elkarteko kideek. Gainera, haiek esan dutenez, emakumeak dira etxeetan lan karga "handiena" hartzen dutenak: "Ez genuke ahaztu nahi dure etxeetan etxeko lanak egiten dituzten eta umeen nahiz helduen ardura duten emakumeekin". Baigerako kideen aburuz, "beharrezkoa" litzateke etxeko lanak partekatzea, eta herritar oro gonbidatu dute egiteko horietan parte hartzera.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa