Bertan behera utzi dute duela 20 urte Azpeitian gertatutako bortxaketa bat argitzeko epaiketa

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2018-03-06 12:46

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak gaurko deitua zuen ahozko auzi saioa, bere garaian ihes egin zuen ustezko erasotzailearena den etxe baten arrastoa atera ondoren, Frantzian. Azkenean, ordea, Frantziako poliziek ez dute akusatua bera aurkitu, eta data berririk zehaztu gabe atzeratu dute epaiketa.

Duela 20 urte Azpeitian emakume bat bortxatzea eta Bergaran beste bati eraso egitea egotzita epaitu behar zuten gizonaren auzi saioa bertan behar utzi zuen atzo, astelehena, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Duela hilabete batzuk jarri zuten martxan auzibidea, ustez erasotzailearena zen etxe baten arrastoa atera zutelako Frantzian; baina, orain, data berririk zehaztu gabe atzeratu dute epaiketa gaur egitekoa zuten epaiketa, Frantziako poliziek ez dutelako lortu akusatua aurkitzea.

Azpeitiko eta Bergarako erasoen akusazioa ez dago preskribatuta, akusatuak bere garaian ihes egin zuelako. Gipuzkoako Fiskaltzak 11 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen ihes egindako ustezko erasotzailearentzat, 1998ko gertaerengatik. Momentuz, ordea, ez da epaiketarik izango.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa