Sagardotegira irteera antolatu du Baigerak, hilaren 15erako

Uztarria.eus 2018ko mar. 6a, 12:06

Sagardotegira joan aurretik Astigarragako Sagardoaren Museoa bisitatuko dute. Ondoren, bazkaltzera joango dira Petritegira eta arratsaldean kafea hartuko dute Diskopetrin. Izena emateko azken eguna martxoaren 12a izango da. 

Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Petritegi sagardotegira irteera egingo dute martxoaren 15ean. Dagoeneko eman daiteke izena, eta horretarako azken eguna hilaren 12a izango da. izen-ematea Baigeraren bulegoan egin beharko da astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era. Interesa dutenek 32 euro ordaindu beharko dituzte. 

Irteeraren egunean, txangora animatzen diren lagunek 10:00etan hartuko dute autobusa San Martin egoitza aurretik. Astigarragara 11:00ak aldera iristea aurreikusten dute, eta behin iritsitakoan, Sagardoaren museoa bisitatuko dute, bi txandatan. 14:00etan Petritegi sagardotegira joango dira bazkaltzera, eta ondoren Diskopetrira joango dira kafea hartzera.