Ohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko mar. 6a, 10:14

19:00etan hasiko den udalbatzarrean, besteak beste, hizpide izango dituzte Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Nagusiari lotutako kontuak eta Urbitatxo-alde azpieremurako kontzertazio hitzarmena; baita martxoaren 8ren baitan Udalak argitaratuko duen oharra ere. Horrez gain, Azpeitiko jubilatu eta pentsionistek proposatutako pentsio publiko duinen aldeko mozioa onestea. 

Gaur,martxoak 6, Udalbatzaren ohiko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko areto nagusian. 19:00etan hasiko da batzarra, eta hainbat gai landuko dute.

1.- Udalbatzak 2018ko otsailaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Garmendia auzoan, 16, 17 eta 18 zenbakietan, bide eta espaloi publikotarako egin den lagapena onartzea.

3.- Azpeitiko Plangintza Orokorrean landeta 18. zenbakia duen hirigintza eremuaren barruan 18.4 Urbitatxo-alde azpieremurako kontzertazio hitzarmena onartzea, behin betiko izaeraz.

4.- Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Nagusiaren "Arana Ingurunea" 4 H.E hirigintza eremuaren barruan dagoen Esklabak-Iturzulo 4.3 azpieremuaren hirigintza garapena eta egikaritzea: Udalaren lurzoru ondare publikoa osatzen duten honako partzelak Azpeitia Berritzen S.A. merkataritza elkarteari eskualdatzea -a.20.4.3.3 eta a.20.4.3.2-.

5.- Martxoaren 8ren baitan Azpeitiko Udalak argitaratuko duen oharra.

6.- Azpeitiko jubilatu eta pentsionistek proposatuta, pentsio publiko duinen aldeko mozioa onartzea. 

7.- Galdera eta erreguak.