Hasi dira errefusa jasotzeko edukiontzi berriak herrigunean jartzen

Uztarria.eus 2018ko mar. 5a, 17:37

Otsailaren 16an hondakin organikoenak jarri ondoren, gaur, astelehena, ekin diote herrigunean errefusaren txipdun edukiontzi berriak jartzeari. Horiek ipinita bukatuko dute Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak hondakinak biltzeko sistema berriaren ezarpena. 

Aurrerantzean, errefusaren edukiontziak irekitzeko eta bertan errefusa botatzeko txipa beharko da derrigorrez. Martxoaren 12a bitartean txipek edukiontzi guztiak irekiko dituzte, baina egun horretatik aurrera bakoitzak bere bizilekuari lotutako edukiontzia bakarrik ireki ahal izango du.