Bost sarirekin itzuli da Jose Mari Orbegozo Espainiako eta Europako Dantza Txapelketatik

Uztarria.eus 2018ko mar. 5a, 10:48
Orbegozo eta Gonzalez sari bat jasota. (Jose Mari Orbegozo)

Fuengirolan jokatu dute txapelketa asteburuan. Orbegozok eta Gonzalezek Europako tango, pasodoble eta salsa txapelketak irabazi dituzte, baita Espainiako vals, tango eta pasodoble txapelketa konbinatua ere. Gainera, Europako vals, tango eta pasodoble txapelketa konbinatuan azpitxapeldun izan dira.

Bost sarirekin itzuli dira Jose Mari Orbegozo (Azpeitia, 1964) eta Amaia Gonzalez (Lasarte, 1976) asteburuan Fuengirolan (Malaga, Andaluzia) jokatu den XXVII. Espainiako eta Europako Dantza Retroen eta Europako Dantza Taldeen txapelketetatik.

Orbegozok eta Gonzalezek Europako tango, pasodoble eta salsa txapelketak irabazi dituzte, baita Espainiako vals, tango eta pasodoble txapelketa konbinatua ere. Gainera, Europako vals, tango eta pasodoble txapelketa konbinatuan azpitxapeldun izan dira.