Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna

82 azpeitiarrek bukatu dute XXIX. Lilatoia

Uztarria.eus 2018ko mar. 4a, 12:55
Lilatoian parte hartu duen azpeitiar kuadrilla bat.

Aldarrikapena eta kirola uztartzen dituen bost kilometroko proba 5.218 emakumek bukatu dute. Helmugara iristen lehen azpeitiarra Onintza Zeberio izan da (20:37), bigarrena Desiree Odriozola (24:55) eta hirugarrena Judit Juaristi (25:56).

Gaur, martxoak 4, izan da XIX. Lilatoi lasterketa Donostian, eta bost kilometroko proba 5.218 emakumek bukatu dute. Horien artean, 82 azpeitiarrek. Helmugara iristen lehen azpeitiarra Onintza Zeberio izan da (20:37), bigarrena Desiree Odriozola (24:55) eta hirugarrena Judit Juaristi (25:56).

10:30ean hasi da proba Bulevarretik, eta festa eta aldarrikapena uztartu dituzte parte-hartzaileek nahiz ikustera bertaratutako herritarrek. 

Honako lotura honetan ikus daiteke azpeitiarren sailkapena.