90 azpeitiarrek eman dute izena igandean Donostian izango den Lilatoirako

Uztarria.eus 2018ko mar. 2a, 13:20
Iazko Lilatoian parte hartu zuten azpeitiar batzuk.

Igandean, martxoaren 4an, izango da Lilatoiaren XXIX. edizioa Donostian. Bost kilometroko lasterketa 10:30ean hasiko da Bulebarretik. Aldarrikapena eta festa uztartuko ditu probak.

Igandean, martxoaren 4an, izango da Lilatoiaren XXIX. edizioa Donostian, eta milaka emakumek eman dute probarako izena. Tartean, 90 azpeitiarrek. 6.048 emakumek dute izena aldarrikapena eta kirola uztartuko dituen proban.

Bost kilometroko lasterketa 10:30ean hasiko da Bulebarretik. Izen-emate bakoitzeko euro bat Begisare erretinosi pigmentarioa duten herritarren Gipuzkoako elkartera bideratuko dute probaren antolatzaileek.

Hona hemen, Lilatoiaren harira iganderako Donostian antolatu duten egitaraua:

9:40. Aero zumba beroketa saioa, Bulebarrean.
10:00. Begisare argazkia Bulebarreko kioskoan.
10:30. Lilatoia, Bulebarretik hasita. Izaskun Oses-ek atleta paralinpiar urrezko domina jasoko du eta hark emango dio hasiera lasterketari.
11:30. Sari banaketa ekitaldia, batukadak lagunduta.
12:30 Lilapotea.