'Mikrouhinak' saioa

Minaren ertz guztiak

Urola Kostako Hitza 2018ko mar. 2a, 12:06

Gatazka armatuak eragindako minak ditu ardatz Itzel konpainiaren Bizimiñak obrak. Antzerkiaz gain, pintura eta musika uztartzen ditu. Gaur estreinatuko dute, Soreasun (22:00).

 

"Mina". Gatazka armatuak eragindako era guztietako sufrimendua oholtzara eramatea erabaki du Itzel konpainiak, Bizimiñak obraren bidez. "Bakoitzak geure minak dauzkagu. Batzuek gertuagotik bizi izan ditugu gatazkak eragindako minak, eta beste batzuek urrutiagotik. Baina gure gurasoek, zorionez, gorrotorik gabe hezi gintuzten, beti honako hau esanez: 'Nahiz eta gure etxean min bat egon eta ondoko etxeko mina ezberdina izan, mina da haiena ere. Eta ez da zurea besteena baino handiagoa, denona da berdina'. Mina partekatu edo ez, besteak entzun eta errespetatu behar direla irakatsi ziguten. Iruditzen zaigu hori falta zaigula Euskal Herri txiki honetan; elkar entzutea behar dugu, eta horixe izan da obra hau lantzeko arrazoietako bat", azaldu du Itziar Elias aktore eta antzerkigile azkoitiarrak.

Harena izan zen obra sortzeko ideia. "Den-dena hasi zen nire behar batetik. Niretzako antzerkia terapia moduko bat da. Tripetako minak, kontatu nahi ditudan gauzak, kezkak, gizartean hain erraz hitz egiten ez direnak... Iruditzen zait oholtza beti leku polita dela tabu horiek puskatzeko eta antzerkiak dauzkan itzal horiek denak azaleratzeko. Nik antzerkia horretarako erabili izan dut".

Kasu honetan, minari buruz hitz egiteko beharra sentitu zuen Eliasek, eta ideia hori gorpuzten lagundu zion Jon Maiaren Kantu bat gara poesia entzuteak. "Oihartzun handia izan zuen Euskal Herri osoan poema hark, eta nolabait orduan esan nuen: 'Hau da momentua'. Gai honek poesia baten bidez horrelako erantzuna izan baldin badu, badago kontatzeko zerbait", adierazi du Eliasek.

Ideia horri bueltaka ari zela, "garbi" ikusi zuen buruan zuen istorioa kontatzeko hainbat kultur esparru erabili behar zuela. Orduan, Maddi eta Dani Irazoki anai-arreba beratarrak (Nafarroa) topatu zituen Eliasek. Ma­ddi margolaria eta aktorea da, eta Dani, berriz, musikaria.

Jarraitu erreportajea irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.