Igandean Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren herri kirol finaletarako sarrerak zozkatuko ditu Udalak

Uztarria.eus 2018ko mar. 1a, 18:43

Urrezko Aizkolarien binakako finala, emakumeen banakakoa eta harri-jasotzaileena izango dira igandean. Sarreren zozketan parte hartzeko udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzi edo 943-15 71 85 telefonora deitu behar da. 

Azpeitiko Udalak sarrerak zozkatuko ditu igandean, martxoak 4, Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren herri kirol finaletarako12:00etan hasita, hiru final izango dira jokoan igandean: Urrezko Aizkolarien gizonezkoen binakakoa, Urrezko Aizkolarien emakumezkoen banakakoa eta harri-jasotzaileen txapelketarena.

Zozketetan parte hartu nahi dutenek, jada eman dezakete izena, udaletxera deituta (943-15 72 00 da telefono zenbakia) edota udalzozketak@azpeitia.eus helbidera idatzita.