Dagoeneko martxan dira Lurraldebusen autobus zerbitzu guztiak

Uztarria.eus 2018ko ots. 28a, 15:12

Eguerdi partean hasi dira La Guipuzcoanaren eta Euskotrenen autobus zerbitzuak normaltasunez ibiltzen. Azkoititik Tolosara joaten den UK02 eta Beizama eta Azpeitia arteko UK04 zerbitzuak 14:00etan hasi dira joan-etorriak normaltasunez egiten.

Elurra dela eta, goizean hainbat arazo izan dira Lurraldebusen autobus zerbitzuan. Eguerdi partean hasi dira La Guipuzcoanaren eta Euskotrenen autobus zerbitzuak normaltasunez ibiltzen, besteak beste, UK 01, 03, 06 07, 08, 09, 10 eta 11 lineak. Azkoititik Tolosara joaten den UK02 eta Beizama eta Azpeitia arteko UK04 zerbitzuak 14:00etan hasi dira joan-etorriak normaltasunez egiten.