Zuhaitzen txertaketa ikastaroa egingo dute martxoaren 7an Kimu Bat Gardenen

Uztarria.eus | Besterik | Artikulua
2018-02-27 10:15

Ikastaroa doakoa izango da, baina ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Jon Osak gidatuko du saioa.

Kimu Bat Gardenek zuhaitzak txertatzeko ikastaroa antolatu du martxoaren 7rako, asteazkena. Saioan zehar zuhaitzak nola txertatu ikasiko dute parte-hartzaileek, horiek fruitu onak eman ditzaten. Kimu Bat Gardenen (Urrestilara bidean) eskainiko dute tailerra, 17:00etatik 20:00etara. Tailerra euskaraz izango da, eta saioa gidatzeaz Josu Osa arduratuko da.

Ikastaroa doakoa da, baina bertan partzeko ezinbestekoa da izena ematea. Bi modu daude horretarako, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943-15 00 85 telefonora deituta. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa