Aurora & The Betrayersek zuzeneko ederra eskaini zuen Sanagustinen

Uztarria.eus | Kultura | Bideoa
2018-02-27 10:07

Joan zen larunbatean emanaldia eskaini zuen Aurora & The Betrayers taldeak Sanagustin kulturgunean. Dozenaka lagun bertaratu ziren kontzertura, eta gozatua hartu ahal izan zuten horiek. Aurretik, Donostiako Sky Beats izan ziren Sanagustineko oholtzan. Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak martxan jarri duten Mikrouhinak proiektuaren hirugarren bideoa da honako hau.

Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek elkarlanean hainbat bideo egingo dute aurrerantzean. Asko kulturari lotutako emanaldietan hartutako irudiekin eta adierazpenekin osatuko dituzte, baina izango da bestelakorik ere.

Kulturaz kooperatibak zapatuko kontzertuan Alberto Belokik ateratako argazkiak ere igo ditu sarera.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa