'Mikrouhinak' saioa

'Mikrouhinak' bideo sortako bigarrena, Ekain Ibarguren 'Lore'

Uztarria.eus 2018ko ots. 26a, 18:26

Joan zen larunbatean Euri tanta banintz emanaldia eskaini zuten Pupuk eta Lorek Soreasu antzokian. Ehunka lagun izan ziren emanaldian, eta oholtzara irten aurretik, Lore hezurmamitzen duen Ekain Ibarguren aktore azpeitiarra elkarrizketatu zuten Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak. Hiru eragileetako kideek emanaldi aurreko prestaketetako eta saioan bertan hartutako irudiekin osatu dute Mikrouhinak bideo sortako bigarren ikus-entzunezkoa.

Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek elkarlanean hainbat bideo egingo dute aurrerantzean. Asko kulturari lotutako emanaldietan hartutako irudiekin eta adierazpenekin osatuko dituzte, baina izango da bestelakorik ere.