Jon Arregi: "Iruzur egitea gero eta zailagoa da, baina beti daude pikarokeriak"

Uztarria.eus 2018ko ots. 26a, 17:03
Jon Arregi aseguru saltzailea. (Ainitze Agirrezabala)

Aseguru sailtzailea da ogibidez Jon Arregi. Uztarriaren otsaileko aldizkarian, 202. zenbakian, Ainitze Agirrezabala kazetariak ofizio horren inguruan hari egindako elkarrizketa da honako hau.

Zer arlotan aritzen zara?

Auto, bizi eta osasun aseguruekin aritzen naiz.

Zer aseguratzea gomendatzen duzu?

Norberak hausnartu behar du dituen arriskuez.

Letra txikia ez al da txikiegia?

Estaldurarik gabeko kasuetan bezeroen interesak defendatzeko gaude.

Iruzur egitea...

Gero eta zailagoa da, baina beti daude pikarokeriak.

Arrisku orokoa kendu, eta danba!

Bizitzaren arriskuak dira.

Jendea zintzoa da ordaintzerakoan?

Epe mugan ordaindu ezean, estaldurak indarra galtzen du.

Bitxikeriarik?

Baserria aseguratzera joan eta 300 urteko seaska zuten.

Muturreko asko jasotzea dagokizu?

Ez, estaldura egokia eskaintzea dugu helburu.