Canta Cantorum abesbatzak emanaldia eskainiko du igandean Esklabetako elizan

Uztarria.eus 2018ko ots. 23a, 10:24
Canta Cantorum abesbatzako kideak. (Canta Cantorum)

Berrogeita hamar lagun inguruk osatutako korua da Canta Cantorum, eta denetariko doinuak eskaintzera datoz Gasteiztik Azpeitira. Euskal kantak, gospel doinuak eta erlijio musika lantzen dituzte, besteak beste. 11:15eko mezaren ostean eskainiko dute emanaldia.

Igandean, hilak 25, Gasteizko Canta Cantorum abesbatza Azpeitian izango da kontzertua ematen. Esklabetako elizan eskainiko dute zuzenekoa, 11:15etako mezaren ostean.

Canta Cantorum abesbatza berrogeita hamar gizon-emakumek osatzen dute, eta musika estilo ezberdinak lantzen dituzte, euskal kantak, gospel doinuak eta erlijio musika kasu. Euskal Herriko zein Espainiako hainbat eta hainbat txokotan eskaini dituzte zuzenekoak, eta hurrengo geldialdia Azpeitian egingo dute, igandean.