Kirmen Uribe: "Ez nuen sekula pentsatu inork nobela bat musikatuko zuenik"

Urola Kostako Hitza 2018ko ots. 22a, 11:31
Wim Mertens eta Kirmen Uribe. (Kirmen Uribe)

Jaialdi batean galdetu zioten Kirmen Uriberi (Ondarroa, Bizkaia, 1970) zein musikarirekin egin nahiko lukeen poesia errezitaldi bat. "Wim Mertensekin", erantzun zuen idazleak. Aspaldi egin zuen harekin lehen errezitaldia Bilbon. Bihar elkartuko dira berriz biak oholtza berean.

36ko gerran oinarritutako konzertua izango da biharkoa.

Espainiako Gerran hainbat ume atera zen Euskal Herritik, eta Robert Mussche idazle flandiarrak ume horietako bat hartu zuen etxean: Karmentxu Cundin. 2012an kaleratu nuen Mussche nobelak gizon horren bizitza azaltzen du, eta Mertensi interesa piztu zion liburuak. Ikaragarri gustatu zitzaion, eta esan zidan zerbait egin behar genuela. Horrela sortu genuen emanaldia.

Beraz, Mussche eta Karmentxu elkartu ziren gisan batu zarete zu eta Mertens?

Bai, hala da. Mertensek ikusi zuen jendeak hainbeste ezagutzen ez zuen gai bat bazela: euskal umeak Flandrian. Erabat interesatu zen, eta esan zidan gauza askotan genuela lotura; hau da, hizkuntza txiki bat genuela, estaturik gabeko herriak direla gureak... Hortik sortu zen zerbait berria egiteko gogoa. Gainera, Musscheren bizitza oso interesgarria da; izan ere, itzultzailea eta idazlea zen, euskal ume bat hartu zuen etxean, Bigarren Mundu gerran erresistentzian ibili zen, harrapatu egin zuten alemaniarrek, kontzentrazio esparru batean egon zen... Eta gerra bukatu baino hiru egun lehenago-edo hil egin zen. Konprometitua zen bizi zuen garaiarekin,  totalitarismoaren aurka aritu behar izan zuen. Hori guztia asko gustatu zitzaion Mertensi.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitzaren webgunean irakur daiteke.