Martxoko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Jon Guridi, futbolaz eta zelaitik kanpoko bizitzaz

Uztarria.eus 2018ko ots. 21a, 15:38

Martxoaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, Jon Guridi Realeko lehen taldeko futbolariari egindako elkarrizketa kaleratuko du Uztarriak. Lesio luze baten ostean, pixkanaka taldean bere lekua egiten ari da azpeitiarra, eta "oso gustura" dago. Besteak beste, futbolaz eta zelaitik kanpoko bizitzaz aritu da Uztarriarekin hizketan, patxadaz. Hona hemen elkarrizketaren aurrerapen bideoa.