Piano entzunaldia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ostegunean

Uztarria.eus 2018ko ots. 20a, 19:49
Juan Antxieta musika eskolako ikasleen piano emanaldi bateko irudia. (J.Antxieta)

Musika eskolako 32 ikasle XIII. Andoaingo Piano Jaialdian izango dira asteburuan, eta osteguneko emanaldia jendaurreko entsegua izango da. Aurten Udal Musika Bandak Soreasun duen lokalean eskainiko dute entzunaldia. 

Urtero legez, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano entzunaldia eskainiko dute ostegunean, otsailaren 22an. Aurten Udal Musika Bandak Soreasun duen aretoan eskainiko dute emanaldia, Betherram aretoa obretan dagoelako. Entzunaldia 19:00etan hasiko da, eta nahi duen oro bertara daiteke saioaz gozatzera. 

Asteburuan XIII. Andoaingo Piano Jaialdia egingo dute, eta bertan parte hartuko dute Azpeitiko musika eskolako 32 ikaslek. Horiek eskainiko dute osteguneko saioa, jendaurreko entsegu modura. 

Iaz, 36 lagunek hartu zuten parte Andoaingo Piano Jaialdian, eta guztiak domina banarekin itzuli ziren handik.