Erokomerik 'Izan' diskoa aurkeztuko du ostiralean Gaztetxean

Uztarria.eus 2018ko ots. 20a, 16:05
Erokomeri taldea osatzen duten lagunak. (Erokomeri)

Durangoko Azokarako kaleratu zuen Erokomerik Izan diskoa, taldearen aurreneko lana. Orduz geroztik, taldekideak Euskal Herriko txoko ezberdinetan barrena ibili dira, beren doinuak zabaltzen. Ostiralean herrian eskainiko dute kontzertua, eta Odolaren Mintzoa eta Rukula taldeekin elkarbanatuko dute Gaztetxeko oholtza. 

Erokomeri musika taldeak Izan diskoa aurkeztuko du ostiralean Azpeitiko Gaztetxean, Odolaren Mintzoa eta Rukula taldeekin batera. Zuzenekoak 21:30ean hasiko dira, eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da. 

Durangoko Azokarako kaleratu zuen Izan izeneko diskoa Erokomerik. Taldea osatzen duten gazteek Andoaingo Garate estudioan grabatu zuten beren aurreneko lana, hamar abesti dituena. Odolaren Mintzoaren kolaborazioa ere jaso dute Izan diskoan.

Maialen Bastida, Asier Aizpuru, Unai Olaizola, Eider Iturralde eta Martin Altuna azpeitirrek eta Josu Furundarena usurbildarrak eta Miren Cuerdo lasartearrak osatzen dute Erokomeri. 

Durangoko Azokaren atarian elkarrizketa egin zion Urola Kostako Hitzak Martin Altuna Erokomeri taldeko kideari.