'Alanis' filma emango du etzi Paradisu Zinemak

Uztarria.eus 2018ko ots. 19a, 11:30

Paradisu Zinema zineklubak Alanis filma (Argentina, 2017) emango du asteazkenean, 21:00etan. Ama eta prostituta den emakume baten istorioa kontatzen duen filmak hainbat sari jaso ditu zinema jaialdietan, hala nola iazko Donostiako Zinemaldian hiru sari eskuratu zituen: Anahi Bernerik zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra; Sofia Galak emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra; eta Espainiako Lankidetza Saria.

Dinamoan ikusi ahal izango da filma, eta sarrera, ohi bezala, hiru eurokoa da.