Banksy Azpeitian

IƱigo Aranbarri (Berria) 2018ko ots. 18a, 11:35

Azken asteetan Elizkaleko horma batean sokamuturrari kritika eginez birritan egin eta ezabatu duten horma irudiaz idatzi du gaurko Berrian Iñigo Aranbarrik.

Irudi bat horman, gauak utzia: lepotik lotutako ume bat. Inork sinatu gabe, begien ehiztari. Ez edonon, Azpeitian. Ez edonoiz, inauterietan, sokamuturrerako berotzen dabilela mundua. Nekez duzu herri zezenzalegoarik aurkituko Euskal Herri berdean. Ume bat, soka lepoan. Atoan ezabatu du beste esku anonimo batek.

Azken urteetan agertu izan da besterik, paperean itsatsiak edo txantiloiz eginak, Bartzelonako Ravalen edo Erromako Trasteveren nola. Street art hutsa. Hasierakoak Banksyren lan ezagunen kopia moldatuak ziren; bestelako indarra dute bere-bereak direnek (pena sotanapean ligeroa erakusten zuen apaiza ere ezabatu izana).

Sokako umea 2016ko urrian agertu zen aurrena. Bi egun iraun zuen. Urtarrilaren 26an azaldu zen berriz. Lau egun eutsi zion. Hirugarren bertsioak, astelehen karnabalez egindakoakoak, nobedadea zekarren, nolabaiteko dinamika aldaketa: kartoizko zezen-buru bat zeraman umeak. Hurrengo goizean, falta zen umea eta falta zen burua. Fotokopia bat itsatsi zuen orduan zentsuratuak horman. Inkisizioaren zigilua zen, euskaraturik dioena: "Jaiki zaitez, Jainko jauna, eta defenditu zure kausa".

Jarraitu irakurtzen Berria.eusen.