Oraindik eman daiteke izena Emakumeen Txokoko haurdunentzako ikastaroan

Uztarria.eus 2018ko ots. 17a, 18:11

Besteak beste, yoga eta pilateseko luzatze ariketak eta arnasketa teknikak landuko dituzte bertan, Edurne Salegiren eskutik. Astelehenetan izango dira saioak, 18:30etik 20:00etara. Emakumeen Txokoan eman behar da izena.

Emakumeen Txokoak datozen hilabeteetarako antolatu duen eskaintzaren barruan, haurdunentzako ikastaroa emango du Edurne Salegik, eta bertan parte hartu nahi dutenak izena emateko garaiz daude oraindik.

Astelehenetan egingo dituzte saioak, 18:30etik 20:00etara. Haurdunaldirako eta erditzerako ariketa lagungarriak landuko dituzte horietan, yoga eta pilateseko luzatzeak, arnasketa eta erlaxazio teknikak, eta norbere gorputzarekin eta umearekin konektatzeko ariketak.

Izena eman nahi dutenek Emakumeen Txokoan egin dezakete, eta 943-157055 telefonora deituta. Emakumeen Txokoko arduradunek zehaztu nahi dute hori dela zenbaki zuzena eta ez kalean egunotan jarri dituzten karteletan akats bat medio agertzen dena.