Pentsio duinen aldarria plazara eramango dute berriro astelehenean

Uztarria.eus 2018ko ots. 16a, 18:36
Urtarrilaren 15ean egin zuten azken bilkura plazan.

%0,25eko igoerari ez, KPIari bai! lelopean 12:00etan egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Azpeitiko Jubilatuen Plataformak.

Azpeitiko erretirodunak eta pentsiodunak kalera irtengo dira astelehen honetan ere, otsailaren 19an. %0,25eko igoerari ez, KPIari bai! lelopean 12:00etan egingo duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Azpeitiko Jubilatuen Plataformak.

Espainiako Gobernuak orain gutxi onartu duen pentsioen %0,25eko igoera ez ezik, pentsioek azken urteetan jasandako erreformak eta horien ondorioak salatu nahi dituzte herriko jubilatuek, Euskal Herrian azken asteetan astelehenero han eta hemen helburu berarekin egiten ari diren mobilizazioekin bat eginda, eta Azpeitian urtarrilaren 15ean egin zuten bilkuraren ildotik.