Kantabriara eta Asturiasera irteera antolatu du Baigerak martxoaren 2tik 4ra

Uztarria.eus 2018ko ots. 16a, 12:07
Liebanako Santo Toribioren monastegia, Kantabrian.

Llanes-Liebana-Covadonga ibilaldia egingo dute han herriko jubilatu eta pentsiodunen elkartekoek. Izena ematea edota informazio gehiago lortzea nahi duenak Baigeraren bulegoetara joan behar du.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak hiru eguneko irteera antolatu du Kantabriara eta Asturiasera (Espainia). Martxoaren 2tik 4ra ibiliko dira paraje horietan Baigerakoak eta Llanes-Liebana-Covadonga ibilaldia osatzeko asmoa dute; tartean, Potes eta Cangas de Onis ere bisitatuko dituzte azpeitiarrek.

Irteera horretan parte hartu nahi dutenek, edota xehetasun gehiago jakin nahi dutenek, Baigeraren bulegoetara jo beharko dute, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era.