Beloaga gazteluaz mintzatuko da Beñi Agirre historialaria igandean Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2018ko ots. 15a, 16:24
Beloaga gazteluaren irudia.

Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak antolatu du solasaldia. 11:00etan hasiko da eta interesa duen oro ager daiteke bertara. 

Beloaga memoriaren behatokia izenburupean hitzaldia eskainiko du Beñi Agirre idazle eta historialariak igandean, otsailak 18, Sanagustin kulturgunean. Nabarralde Fundazioko Azpeitiarron Napar Zuzterrak taldeak prestatu du hitzaldia, eta herritar guztiei irekia izango da. Hitzaldia 11:00etan hasiko da.

Beloaga gaztelua defentsa gune estrategikoa izan zen 1200. urtean, gaztelarren konkistaren aurka. Gaztelu horrek eta beste hainbatek defentsa sarea osatzen zuten Nafar erreinu guztian zehar.