Maitasun erromantikoaren kontrako mezuak, plazara

Uztarria.eus 2018ko ots. 14a, 20:20

Otsailaren 14a da gaur, San Valentin eguna zenbaitentzat. Ospakizun horren harira, maitasun erromantikoa errefusatzeko kartel bat jarri dute Autoantolaketa taldeko gazteek plazako arkupetan, Maitasun erromantikoak kalte egiten du lelopean. Emakume baten irudia ageri da bertan, botaka egiten, ahotik bihotzak botatzen. Bihotz formako paperekin osatu dute marrazkia, eta horietan maitasun erromantikoaren inguruko hitzak eta esaldiak idatzi dituzte. Kontrola, jeloskortasuna eta bikotearekiko  mendekotasuna dira aipatu dituzten hitzetako batzuk.