Jon Alberdi San Frantziskon izango da Euskadiko Euskal Pilota Federazioa ordezkatzen

Uztarria.eus 2018ko ots. 14a, 16:42

Jon Alberdi pilotari azpeitiarra Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ordezkari izango da San Frantziskon (AEB), han urtero antolatzen duten Euskal Astea ospatzen. Euskal Etxearen urteurrenaren harira egiten dute jaialdia otsailero, eta euskal kultura oinarri duen ekintzaz jositako egitaraua prestatzen dute. Alberdik zenbait pilota partida jokatuko ditu Euskal Etxean Ibai Arratibel, Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitarte pilotariekin batera, esku pilotaren erakustaldi modura. Gaur, asteazkena, abiatu dira San Frantziskora, eta han astebeteko egonaldia egingo dute.

Alberdi ez da San Frantziskon Euskadiko Euskal Pilota Federazioa ordezkatuko duen aurreneko azpeitiarra.  Daniel Murgiondo pilotaria 2016an arduratu zen esku pilota San Frantziskora eramateaz.

(Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federazioa)