Gipuzkoako Automobilismo Txapelketako hainbat sari ekarri dute herrira

Uztarria.eus 2018ko ots. 14a, 11:28

Gipuzkoako Automobilismo Txapelketako hainbat sari ekarri dute gidariek eta kopilotuek Azpeitira. Joan zen zapatuan banatu zituzten sariak Anoeta futbol zelaian. Rallyen txapelketan bigarren saria jaso zuen Ibon Otaegi azpeitiarrak eta hirugarrena Iban Ibarreta azpeitiarrak. Klasekako sailkapenetan, berriz, hirutan izan dira onenak azpeitiarrak: Jon Arregi eta Aitor Arriaran hirugarren klasean, Iban Etxaniz eta Jexux Etxeberria  laugarren klasean, eta Jokin Aiertza eta Joseba Bikendi seigarren klasean.