Marrazketa eta eskulanak umeentzat, Udal Liburutegian

Uztarria.eus 2018ko ots. 14a, 10:45

Marrazketa saioa izango da gaur liburutegiko haurren txokoan, 17:30ean hasita. Datorren asteartean, berriz, eskulan tailerra egingo dute, eta ostirala izango da saiorako izena emateko azken eguna. Liburutegian edo ludotekan izango da horretarako aukera.

Udal Liburutegiak marrazketa saioa antolatu du gaur arratsalderako haurren txokoan; marrazteko ez ezik, margoekin esperimentatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. 17:30ean hasiko da saioa.

Datorren astearterako ere jarri dute hitzordua haurren txokoan. HH5eko ikasleei zuzendutako eskulan tailerra izan da bertan, eta ostirala arte eman daiteke saiorako izena ludotekan edo liburutegian. Saio hori ere 17:30ean hasiko da.