Euripean orain ere, agur karnabalei!

Uztarria.eus | Festak | Argazki galeria
2018-02-13 20:37

Hasitako moduan, euripean, bukatu dira Azpeitiko karnabalak. Ostiralean hasi eta gaur ekintza ugari izan da herrian, eta festa girorik ez da falta izan. Gaur arratsaldean sokamuturra izan da kalez kale, eta txaranga eta suzko zezena arduratu dira festei bukaera emateaz. Euriak euri, haur eta gaztetxo ugari elkartu da Erdikalean; izan ere, umeek sokatik helduta eraman dute suzko zezena handik plazara. Plazan jendetza zegoen suzko zezenaren zain.

Bukatu dira karnabalak, baina iritsiko dira hurrengo urtean ere. Hain zuzen ere, martxoaren 3an izango da Jai Karnabala 2019an.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa