Euripean, baina elegante

Uztarria.eus | Festak | Argazki galeria
2018-02-11 14:04

Eguraldi iragarpenak ez du hutsik egin, baina, dena den, euriak ez du festa zapuzterik lortu Azpeitian. Jai Karnabala izanik, elegante jantzita atera dira kalera ehunka herritar, eta giro paregabea izan da goiz eta eguerdi partean Alde Zaharrean. Goizean Sokamuturraren 500. urtemuga dela-eta sortutako herri batzordeak omenaldia egin die lehengo eta oraingo sokamutilei nahiz ganaduzaleei, eta haiek ere parte hartu dute 12:30ean hasi den artzain-inudeen kalejiran. Plazan hainbat dantza egin dute Itsasiko dantzariek. Aurretik, baina, sokamuturra izan da plazan. 13:30ean, berriz, presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko argazkia atera dute dozenaka lagunek plazan.

Bazkaltzeko tartea hartuta, arratsaldean jarraituko du festak. 16:30ean sokamuturra izango da berriro eta 19:00etatik 23:30era elektrotxaranga eta Gau-Erdi txaranga izango dira kalez kale, giroa alaitzen. Asteartera bitartean festak ez du etenik izango Azpeitian.

Hona hemen goizak eta eguerdiak utzi duena irudietan:

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa