Haurrentzako jolas parkea Izarraitz pilotalekuan jarriko dute

Uztarria.eus 2018ko ots. 10a, 12:12

Eguraldi txarra tarteko hartu du plazatik pilotalekura lekualdatzeko erabakia udalak. 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Txu-txu trena goizez eta arratsaldez ibiliko da herrian itzuliak egiten. Udaletxe azpian hasiko du beti ibilbidea.

Karnabal festak lehertu aurreko atarikoan, umeentzako jolas parkea eta txu-txu trena antolatu ditu udalak. Eguraldi txarra tarteko, baina, jolas parkea Izarraitz pilotalekuan jarriko dute, eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik.

Txu-txu trena, berriz, goizez eta arratsaldez ariko da herrigunean bueltaka. Goizean, 12:00etatik 14:00etara ibili ahal izango dute herritarrek bertan, eta arratsaldean, 16:00etatik 19:30era. Udaletxe aurretik aterako da trena aldiro.