Giro bikaina Azpeitiaren eta Gabiriaren arteko elkartasun bertso desafioan

Uztarria.eus 2018ko ots. 10a, 11:58

Azpeitiko eta Gabiriako bertsolariz osatutako talde banak bertso desafioa egin zuten atzo, ostirala, Gabiriako Osinalde elkartean. Loiolako herri harresian ertzain bati lesioa eragitea leporatuta zigortu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari elkartasuna adierazteko antolatu zuten erronka, eta 60 bat lagun elkartu ziren afarian eta bertso saioan. 

Gabiriako taldea Aratz Igarzabal Pottok, Endika Igarzabal Anbuk eta Gorka Maiz Paxtelek osatu zuten. Azpeitikoa, berriz, Beñat Lizasok, Leire Ostolazak eta Haritz Etxeberria Ministrok. Gai-jartzaile lanetan Jokin Murua aritu zen.