Igande arratsaldeko zezenaren irteera zuzenean Uztarrian, Erloren bidez

Uztarria.eus | Festak | Bideoa
2018-02-09 19:19

Sokamuturraren 500. urteurreneko ospakizunak direla eta, Erlo Telebistak zuzeneko emanaldi berezia egingo du Elegante Egun arratsaldeko zezenaren irteerarekin, eta hori bera streaming bidez ikusi ahal izango da Uztarria.eus-en. 16:15ean hasiko da emanaldia eta zezenaren irteerarekin bukatuko da, 16:30 aldera.

Goiko bideoa iazko Jai Karnabal arratsaldeko zezenaren irteeran hartutakoa da.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia gurasobat | 2018-02-10 : 10:13

Ni nago itsua ala benetan kostatzen da emakumeak aurkitzea zezenaren bideo hauetan?

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2018-02-10 : 10:24

...ta??? inori ez zaio debekatzen sokamuturrea "sarrera", ez emakume, ez kolore...azkenandi hontan sokamuturrei puntta atatzeko moda dao ikusteanez...

Erabiltzailearen aurpegia gurasobat | 2018-02-10 : 10:56

Noski irekia dela, hor ez dago debatea. Baiña festen erdigunea nork okupatzen duen ikustea nahikoa da emakume eta gizonezkoek ez dutela festaz gozatzeko aukera berdintasunik esateko. Parte-hartzaileago eta parekideago izango diren festa eredu bat eraikitzeko beharraz ari naiz Betikue, besterik gabe, ez debekuetaz.

Erabiltzailearen aurpegia enara03 | 2018-02-10 : 11:23

aber "betikue" , azkenaldi hontan puntie ateatzen ai dana sokamuturre bea izengoa ba?astebururo kalien, egunero uztarrian zeoze argitaratuz, kalea azaldu eta hesi guztiyek hor jarrita...pentsau zazu beak ze botere izengoben, ikastetxikin hitzeinbe, bertan hitzaldiyek antolau zituela!!! zentzu pixkatekin ibili gaitezen eta utzi diezaioun denai kalietaz disfrutatzen.

Erabiltzailearen aurpegia gurasobat | 2018-02-10 : 13:14

Debate hau sanoa iruditzen zait, eta gaiñera eraikitzailea. Enara03-k esan duenari lotuta, nere begietara sokamuturra bera da icerbergaren puntta. Guztion ardura da festak eraldatzea baiña festa eraldatzeak tradizioa eraldatzea dakar. Gaur egun, oraindik ere, pisutsua da 500 urteko tradizioaren zama.
Baiña tradizio hau eraikia da eta eraikia den oro deseraiki daiteke, eta beste era batera festak berreraiki.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2018-02-10 : 18:46

...Enara03 eta Gurasobat perfilak egun bateko aldearekin alta emandakoak dira. Biak, sokamuturrari buruzko erantzunak-kritikak bakarrik egin dituzte...beti bata besteari erantzunez..."llamame mal pensado" esatea...Festak eraldatzea eta guztiontzat izatearen aldeko naiz,noski, baina ez det nabaritzen arazo hori. Egiye da herri parte bat limitatu egiten duela eta askori eragozpenak sortzen dizkiola, baina argi dago ere herrian zaletazun handia dagoela, 500 urte...

Erabiltzailearen aurpegia gurasobat | 2018-02-10 : 21:19

Faborez Betikue, sokamuturraren dokumentala ikastetxeetan emango zutelako kezka agertu dugun herritarrak gara espreski izena eman eta honen inguruan iritzia eman dugunetako batzuk. Pozten naiz hala ere festak eraldatzeko, guztiontzat izateko, herri parte bat limitatzen duela eta askori eragozpenak sortzen dizkiola onartu duzulako, hasiera bat da. Ondo pasau karnabalak!

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2018-02-10 : 23:04

Ondo pasa!

Erabiltzailearen aurpegia enara03 | 2018-02-10 : 23:27

oain ere ados ba "gurasobat" eta biyok, igual berdiñe pentsatze deulako? nire enterau nitzenin ikastetxeta jun ber zebela , ahal nuna iten saiau nitzen hori ez gertatzeko, eta bai, horreatikentxe eman nun alta.halare uste nun jende gehio oldartuko zala , baino emateunez, zentzuzko eta logikazko eskaera ein genun eta igual baliyo izen du gai honi bueltatxo batzuk emateko. eta zaletasune daola zalantzan ez det jartzen, hoixe daola , ondo eiteu bere lana zezenbeltz elkartiek, baiño zaletasun haundiye eukitziek ez du esan nahi ekitaldi hori egokiye danik, " tiempo al tiempo"...
eta bai, ondo pasa karnabalak!!!

Erabiltzailearen aurpegia JoxeMari | 2018-02-11 : 08:31

Egun on. Neuri sokamuturre gustatze zat edo bertan ibili izen naiz, gero eta gutxiyo, horire egiye da.

Halare, ez zait ondo iruitu sokamuturrei buruzko kokumentala ikastetxeta ematie. Akaso eman debe Iraurgik egin ditun maila igoera ikaragarriyen bideoik? Lagun onak oindala urte gutxi mailaz iyotzeko minutu gutxita eon zan bideoik? Loiolako santutegiye zeinek eta nola in tzebeneko bideo bat?

Zezenbeltz oso lan ona egiten ari dala iruitzen zait, eta segi dezatela horrelaxe, baino eremu batzutan, adibidez ikastetxetan,"muturra" sartu gabe.

Erabiltzailearen aurpegia Ahmed | 2018-02-11 : 09:50

Benetan pozten naiz behingoz jende asko somau detelako sokamuturre kuestionatzen, edo gutxinez hartu dun dimentsiyo meurrigabie zalantzan jartzen... Ikastetxeko hitzaldiyen bertan behera geldi diela ai naiz irakurtzen... Asko eskertuko nuke UZTARRIA-k gai honetaz informatuko balu, eiten duen lan bikaina zalantzan jarri gabe noski.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa