'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren bi ale zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2018ko ots. 9a, 12:11

Izaskun Uzinek eta Kontxi Zinkunegik liburu bana eskuratu dute. Laster saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da Uztarria, liburuak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Labetik atera berri da Sokamuturra Argazki Lehiaketa argazki liburuaren bigarren edizioa, eta Uztarria Komunikazio Taldeak liburu horren bi ale zozkatu ditu bazkideen artean. Liburu bana eskuratu dute Izaskun Uzinek eta Kontxi Zinkunegik. Laster saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da Uztarria, liburuak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Urtarrilaren 13an aurkeztu zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak Udalaren laguntzarekin sokamuturraren 500. urteurrenaren barruan argitaratu duen argazki-liburu mardula, eta egun gutxiren buruan agortu ziren hasieran inprimatutako ale guztiak.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.