Arroa Errekara mendi irteera antolatu du Baigerak, eta izena eman daiteke

Uztarria.eus 2018ko ots. 8a, 13:49

Otsailaren 24ean egingo dute irteera mendizaleek, eta izena hilaren 21era bitartean eman ahal izango da, 10 eurotan.

Baigera jubilatuen elkarteak Zestoako Arroa Erreka auzora mendi irteera antolatu du hilaren 24rako, eta izen-emate epea zabalik da dagoeneko. Hilaren 21era bitartean eman daiteke izena, Baigeraren biulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean. Irteerak 10 euroko prezioa du.

08:50eko lineako autobusean joango dira Zestoara. Joaneko bidaia bakoitzak bere txartela ordainduko du, eta itzulerako autobusa antolatzaileek jarriko dute. Horrez gain, mendizaleek hamaiketakoa izango dute Azketa-errotako txokoan.