Iker Goikoetxea: "Ekaingo erreplikarako sarbidea diseinatuko nuke"

Uztarria.eus 2018ko ots. 8a, 12:57
Iker Goikoetxea paisajista. (Ainitze Agirrezabala)

Paisajista da ogibidez Iker Goikoetxea. Uztarriaren urtarrileko aldizkarian, 201. zenbakian, Ainitze Agirrezabala kazetariak ofizio horren inguruan hari egindako elkarrizketa da honakoa.

Zer da zure egitekoa?
Parkeak eta lorategiak landare bidez egituratzea.

A zer biribilgune festa herrian!
Gure erakusleihoak dira.

Diseinatuko zenuke...
Ekaingo erreplikarako sarbidea.

Arreta deitu dizu...
Frantziako Chaumont gazteluaren 40 lorategiek.

Diseinatu duzun proiektu gustukoena?
Ekoguneko baratze eskola.

Zenbatero aldatzen duzue diseinua?
Diseinua egoki planteatuz gero, balioa irabazten doa eta betirako espazioa da.

Zer dago modan?
Baratze kultura.

Lorezainaren eta paisajistaren arteko muga non dago?
Eskutik doaz bi arloak.