Azpeitia inguruko mendateen egoera bere onera itzultzen ari da

Uztarria.eus 2018ko ots. 8a, 11:42

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak 13:00ak aldean emandako datuen arabera, elurra dela-eta ez dago aparteko arazorik Urrakin, Azkaraten, Bidania eta Mandubian. Dena den, izotza tarteko, tentuz gidatzea eskatu du.

Alerta laranja pasatuta eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Azpeitia inguruko mendateetako errepideak bere onera itzuli dira. 13:00ak aldean Trafiko Zuzendaritzak kaleratu dituen datuen arabera, elurra dela-eta ez dago aparteko arazorik Urrakin, Azkaraten, Bidania eta Mandubian. Dena den, izotza tarteko, tentuz gidatzea eskatu du. Errepideetako egoera Trafikoa.eus webgunean ikus daiteke.

Dena den, Lurraldebusek jakinarazi duenez, Beizamako Santa Ageda eta Santutxu geltokiak bertan behera utzi dituzte elurra dela eta. Horrek arazoak sortu ditu UK04 Albiztur eta Azpeitia arteko autobus zerbitzuan.