Matxinbentako baserrietako produktuz osatutako saskia Begoña Etxeberriak irabazi du

Uztarria.eus 2018ko ots. 7a, 11:00

Matxinbentako santageda jaietan auzoko baserrietako produktuekin osatutako saskia zozkatu dute, eta 6215 da zenbaki sariduna. Begoña Etxeberria Urrestillako bizilaguna da zorteduna.

Matxinbentan Santa Ageda festak ospatu dituzte, eta astelehenean, jaien azken egunean, auzoko baserrietako produktuekin osatutako saskia zozkatu zuten. 6215 da zenbaki sariduna, eta jaiotzez matxinbentarra den Begoña Etxeberria Urrestillako bizilagunari egokitu zaio.