Azpeitiak eta Hazparnek elkarlanerako bideak jorratzen segitzen dute

Uztarria.eus | Herria | Argazkia
2018-02-07 08:57

Azpeitiak eta Hazparnek elkarlaneko bideak jorratzen segitzen dute. Horren erakusle da joan zen astelehenean Hazparneko hainbat herritarrek Azpeitira egin zuten bisita. Azpeitiko hainbat dinamika eta proiektu parada izan zuten, horien artean, Sanagustin kulturgunea, Azoka Plaza berritua, Dinamoa sormen gunea eta Udal Liburutegia.

Azpeitiak eta Hazparnek 1983an hasi zituzten senidetzarako harremanak, Imanol Elias alkate zela. 1986an sinatu zuten akordioa.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa