Pilotari azpeitiar guztiek egin dute aurrera Emakume Master Cup txapelketan

Uztarria.eus 2018ko ots. 5a, 19:43
Oihana Unanue eta Nagore Aramendi (eskuinean) igandean, Gasteizen. (Emakume Master Cup)

Herriko bost pilotari lehiatu ziren atzo Gasteizen jokatutako promozio mailako kanporaketetan: hain zuzen ere, Maddi Unanue, Alaitz Badiola, Oihana Orbegozo, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue.

Laboral Kutxa Emakume Master Cup eskuz binakako pilota txapelketa hasi zen atzo Gasteizen, eta Azpeitiko bost pilotari lehiatu ziren promozio mailako kanporaketetan: hain zuzen ere, Maddi Unanue, Alaitz Badiola, Oihana Orbegozo, Nagore Aramendi eta Oihana Unanue.

Guztira, 42 bikote ari dira parte hartzen maila horretan, eta 20 bikotek egin zuten aurrera igandeko kanporaketan. Azpeitiar guztiak sailkatu ziren hurrengo fasera. Badiolak eta Orbegozok osatukoa da bikote bat, eta Nagore eta Oihana Unanuek osatutakoa beste bat. Maddi Unanuek, berriz, Naroa Agirre zestoarra du lagun txapelketan.

Hurrengo kanporaketa otsailaren 17-18ko asteburuan jokatuko dute, Larrabetzun (Bizkaia).