Lasaoko txokoak ere santa eskean girotu dituzte

Uztarria.eus 2018ko ots. 5a, 11:29

Ohiturari jarraituz, Lasaoko auzotarrak santa eskean atera ziren atzo, Santa Ageda egunaren bezperan. Urtero bezala, baserriz baserri aritu ziren goizetik hainbat lagun, eta eguraldi txarra eginagatik, giro onean aritu ziren koplatan, trikitilarien laguntzarekin. Ikusi Josune Barandiaranen argazkiak: