Xalto pailazoa, puzgarriak eta txokolate beroa, Matxinbentako santageda jaietan

Uztarria.eus 2018ko ots. 3a, 23:03

Giro narratsari aurre egin eta giro politean pasatu dute gaur arratsaldea Matxinbentara hurbildu direnek. Gaztetxoen gozagarri, auzoko frontoian puzgarriak izan dituzte arratsalde guztian, eta elizan, berriz, Xalto pailazoak ikuskizuna eskaini du, 17:00etan hasita. Ondoren, hotzari aurre egiteko, txokolate beroa izan da bertaratu diren guztientzat, eta gauean, bertso afaria dute, Iker Zubeldia eta Beñat Lizaso bertsolariekin. Bihar, Santa Ageda bezpera, Matxinbentako taldea kopla kantuan ariko da egun guztian, baina bestelako ekitaldiak ere izango dira auzoan.

Bihar, igandea. 
Santa Ageda bezpera

11:00. Meza.
11:30. Ume jolasak.
11:45. Esku pilota partidak.
12:30. Herri kirol jaialdia.
Gauean, santa eskekoen etorrerarekin erromeria.

Etzi, astelehena. Santa Ageda eguna

11:00. Meza.
Gero, hamaiketakoa.