Jendetza bildu da Izarraitz pilotalekuan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikustera

Uztarria.eus 2018ko ots. 3a, 21:28

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Borobilean ikuskizuna ikustera jendetza joan da Izarraitz pilotalekura, gaur arratsaldean. Azken urteetan egin ohi bezala, Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu du emanaldia, eta haurrek gogotik gozatu dute. Emanaldian agertokian izan dira Goienetxe fundazioko kideak.